Bizi-kalitatea gure adinekoentzat prezio onenean
Osasun eta ongizaterako ingurua, natura erdi-erdian
ZUZENDARITZA
direccion@residenciakarrantza.eus
“Gure egoiliarren ongizatea lortzeko egiten dugu lan egunero, eta saririk onena berton etxea aurkitu dutela jakitea da.”
ADMINISTRAZIOA
administracion@residenciakarrantza.eus
“Gure egoitzak gizarte-lan itzela egiten du eta, gainera, udalerriko enpresarik garrantzitsuenetako bat da; izan ere, 40 pertsonari –emakumeei batik bat– ematen die lana, eta atsegina da horietako bat izatea.”
ERIZAINAK
enfermeria@residenciakarrantza.eus
“Egoiliarrengandik hurbilen dauden pertsonetako batzuk gara, haiek zaintzeaz arduratzen gara eta beti tratu pertsonala ematen diegu, haietako bakoitzarekin sortzen den intimitatea errespetatuz.”
PSIKOLOGOA
psicologia@residenciakarrantza.eus
“Psikologia oinarrizko osasun-zerbitzua da gure egoitzan. Hainbat kontzeptu arakatzen dugu, hala nola, pertzepzioa, oroimena, arreta, jokabidea … Beti pertsonak xede izanik.”
GELAZAINBURUA
gobernanta@residenciakarrantza.eus
Egoitza txikia gara, 66 egoiliar ditugu, baina gure Gobernantaren dohainak funtsezkoak dira langileak egoki koordina eta antola daitezen eta egoitza ederki ibil dadin.
FISIOTERAPEUTA
fisioterapia@residenciakarrantza.eus
Fisioterapeuten oinarrizko lana, pazienteak indarberritu edo lesioen ondoren errehabilitazio-tratamendua ematea da, hots, kausa askoren ondorio diren arazo muskularrak konpontzea.
GIZARTE LANA
trabajosocial@residenciakarrantza.eus
Gizarte lanak gehien behar dutenak gizarteratzearen eta zaintzearen alde egiten du. Lan soziala funtsezkoa da adinekoei arreta eman eta haiek zaintzeko. Egoitzak ere gizarte inguruneak dira, non adinekoek harremanak eta garapena izan ditzaketen eta gizarte langileek hori zaintzen duten.