946 806 349 - 608 549 657 info@residenciakarrantza.eus

'Karrantza Haraneko Nuestra Señora de los Desamparados Ospitalea eta Zahar Egoitza' irabazi-asmorik gabeko fundazioa, 1885etik arduratzen da egoitzaz

KARRANTZA HARANEKO NUESTRA SEÑORA DE LOS DESAMPARADOS OSPITALEA ETA ZAHAR EGOITZA fundazioa, 1880.urtean sortu zen, 1862an Don Eulogio de la Torre y de las Casas sopuertarrak egiletsitako testamentuari esker: Sopuerta, Balmaseda eta Karrantzako haranetako batean ongintzako lanak egin zitezen utzi zituen bere ondasun guztiak.

Haren testamentuaren betearazleek Karrantzan ospitale eta zahar-egoitza bat eratzea erabaki zuten, Karrantza zelako herririk behartsuena eta, ondorioz, bertan zegoelako mendeko pertsona gehien. Horretarako, lursail handi bat erosi zuten, Kontxatik gertu –“El Mirón” bezala ezagutzen dena–; lehenengo, eraikin bat eraiki zuten, soto eta hiru solairuduna.

Harrezkeroztik gaurdaino, helburu nagusi bat izan du: gizarteko behartsuenei laguntzea. Hasiera batean, batez ere umezurtzak, ama ezkongabeak eta seniderik eta dirurik gabeko adinekoak hartu eta babesten jardun zuen fundazioak.

Ondoren, eskolara joaterik ez zuten umeak hezten hasi ziren, eta 70eko hamarkadatik gaur arte, hirugarren adinekoak zaintzen erabiltzen ditu baliabide guztiak –giza baliabideak eta baliabide materialak– eta, eginkizun horretan, adinekoak zaintzen ditu eta horiei gizarte-zerbitzuak ematen dizkie; hortaz, Karrantzako zahar-etxea bezala ezagutzen da.

Gaur egun, NUESTRA SEÑORA DE LOS DESAMPARADOS OSPITALEA ETA ZAHAR EGOITZA FUNDAZIOA erreferentea da herrian. Adinekoak zaintzen eta artatzen gizarte-lan itzela egiteaz gain, Karrantzako bigarren enpresa nagusia bilakatu da, zeren eta 40tik gora pertsonei ematen baitie lana, emakumeei gehienbat: garbitzaileak, erizainak, erizaintzako laguntzaileak, geriatriako laguntzaileak, sukaldariak, mantentze-lanetako langileak, administrazio-langileak edo zeladoreak, besteak beste. Oso lan garrantzitsua da, bereziki landa-izaera duen eta emakumeentzat lan gutxi dagoen eskualde batean.