
“Nuestra Señora de los Desamparados” egoitzak lorategi zuhaiztu handia du, eta han-hemenka, bidexka eta eserleku txikiak, gure egoitzako erabiltzaileak esparru barruan lasai ibil daitezen eta lorategiko edozein txokotan atseden har dezaten.
Gure instalazio guztiek Bizkaiko Foru Aldundiak egindako ikuskapenek eskatutako mailak gainditzen dituzte.
53 gela ditugu, hiru eraikin eta 4 solairutan banatuta, koloreen arabera bereizita. Banako 40 logela eta 13 logela bikoitz ditugu.
Halaber, gela hauek ere dituzte eskura egoitzako erabiltzaileek: telebista-gelak, egongelak, jantokia, estimulazio kognitibo eta sentsorialerako gelak edo psikomotrizitate-gelak, besteak beste. Baita sukaldea, ikuztegia eta kapera ere.
